Alborapen (estatistika)

Artikulu hau estatistika arloari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alborapen kognitibo».
Eskuinera alboratutako banaketa bat.

Estatistikan eta probabilitate teorian, alborapen neurriek datu multzo baten edo probabilitate banaketa baten itxuraren ezaugarri bat adierazi eta neurtzen dute: datuak edo emaitza posibleak bere probabilitateekin alde batera edo besterako joera duten. Alborapena itxura osatzen duten bi ezaugarri estatistikoetako bat da, kurtosiarekin batera.

Zehatzago,

  • ezkerrerako alborapena edo alborapen negatiboa dagoela esaten da, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik gora behera baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino handiagoa denean;
  • eskuinerako alborapena edo alborapen positiboa dagoela esaten da, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik behera gora baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino txikiagoa denean;
  • banaketa erabat simetrikoa edo alboragabea izango da, mediana eta batezbesteko aritmetiko sinplea bat datozenean.

Horrenbeste zehaztu gabe ere, alborapen kontzeptua oso intuitiboa da. Histograma, maiztasun poligono, maiztasun edo probabilitate kurba edo antzeko diagrama batean, datuak ezkerreko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, ezkerrerako alborapena izango da. Halaber, eskuineko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, eskuinerako alborapena izango da.

Ezkerrean, alborapen negatiboa duen banaketa bat: ezkerreko muturra luzeagoa du. Eskubiko banaketak alborapen positiboa du: eskubiko muturra luzeagoa du.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search